60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2018ko 16. eta 18. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ziren udal honen 2018ko aurrekontuan 16. eta 18. aldaketak egiteko espedienteak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta horren ondorengo jendaurreko epea iragan da herritarrek edo interesdunek erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

16/2018 ESPEDIENTEA

Kreditua sortzea eta kreditu-gehigarria

1-1532-6190001 aurrekontu-aplikazioa. “Kaleen zoladura eta sareak, Constitución, Moncayo, Plaza de la Paz eta Santiago”. 141.934,98 euroko kreditua sortzea diru-sarreretako honako aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua: 1-7508006 “Inbertsio finantzarioki jasangarriak”, 141.934,98 euro.

1-1532-6190001 aurrekontu-aplikazioa. “Kaleen zoladura eta sareak, Constitución, Moncayo, Plaza de la Paz eta Santiago”. 87.737,62 euroko kreditu-gehigarria diru-sarreretako honako aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua: 1-8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 87.737,62 euro.

18/2018 ESPEDIENTEA

Kreditua sortzea eta kreditu-gehigarria

1-1710-61900 aurrekontu-aplikazioa. “Ramírez Figueras parkea egitea. 2014-2020 LGENF-NG LGP”. 30.000,00 euroko kreditua sortzea diru-sarreretako honako aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua: 1-76700 “2014-2020 LGENF-NG LGP ekimenerako ekarpena”, 30.000,00 euro.

1-1710-61900 aurrekontu-aplikazioa. “Ramírez Figueras parkea egitea. 2014-2020 LGENF-NG LGP”. 28.900,54 euroko kreditu-gehigarria diru-sarreretako honako aurrekontu-aplikazio honen kontura finantzatua: 1-8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 28.900,54 euro.

Buñuelen, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1903131