60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. arau fiskala aldatzeko espedientea, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen baititu, (tarifa berria instrumentua besterik ez ematen duten ikasle helduentzat).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1902977