60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2019ko otsailaren 27an, asteazkenarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8/2018 aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean. (Kreditu transferentziak zenbait partidaren artean).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako honetan xedatuari jarraituz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Berriozarren, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1902976