60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOGOITI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko otsailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriogoitin, 2019ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Cristina Robles Puyal.

Iragarkiaren kodea: L1903002