60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia eta nahitaezko desjabetzeak ukitutako ondasunen zerrenda (Bosquecillo kalea 4). Behin betiko onespena

2019ko otsailaren 7ko bilkuran erregelamenduzko gehiengoarekin hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren espedientea Beriaingo Bosquecillo kaleko 4ko etxebizitzen eraikinerako.

Erabakia argitaratu eta jakinarazten da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Honako hau da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda:

–Ukitutako azalera: azalera erabilgarriko 1,19 m².

–Jabearen NANa: 33416193E.

–Finkaren ezaugarriak: etxebizitza (jaki-tokirako azalera), Beriaingo Bosquecillo kaleko 4ko eraikinaren lehenengo solairuko B letran kokatua.

Beriainen, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1903058