60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDANO

2019rako aurrekontua. Hasierako onespena

Barindanoko Kontzejuak, 2019ko martxoaren 1ean egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

a) Barindanoko Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra onestea hasiera batean, 2019ko ekitaldirako, 190.250,33 euroko diru-sarrera eta gastuak izanen dituena, hasierako aurreikuspenen arabera.

b) Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarkia herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, interesdunek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.

Barindanon, 2019ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1903063