60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak 2019ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko 1/2019 eta 2/2019 aldaketen espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Bakaikun, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1903283