60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Labianoko 5. poligonoko
23. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2019ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua betez:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Labianoko 5. poligonoko 23. lurzatian, Berta Arraiza Goñik sustatua.

2. Jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratuz, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mutiloan, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1903132