60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2018ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea honako aldaketa hau, 2019. urteko ekitaldiko aurrekontuan:

–181.286,15 euroko kreditu berezia gaitu edo ematea “4540-61900.–Bakedanoren, Gollanoren eta Artatzaren arteko bidea hobetzea” izeneko gastuen aurrekontu-partida berrian. Honako diru-sarreretako aurrekontu-partiden bidez finantzatuko da:

–“7508002 Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntza, Bakedanoren, Gollanoren eta Artatzaren arteko bidea hobetzeko”; zenbatekoa: 103.741,69 euro.

–“87000 Diruzaintzako gerakina 2018. urteko aurrekontu-ekitaldiko gastu orokorretarako”; zenbatekoa: 77.544,46 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ameskoabarrenean, 2019ko martxoaren 18an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1904011