60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2019ko karga-tasak eta beste zerga batzuk. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2019ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2019. urterako karga-tasak finkatzea honako hauetarako: Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioak; Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga; Ekonomia-jardueren gaineko zerga; eta Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Aberinen, 2019ko otsailaren 26an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1903242