51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10E/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, ebaluazio batzordeko kideak izendatzen dira kultura entitateei “Sustraiak-Raíces 2019” dirulaguntzak emateko deialdian, herri kultura tradizionalaren zabalkunde proiektuak egiteko.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatzen da ebaluazio batzordeko kideak izendatzea kultura entitateei “Sustraiak-Raíces 2019” dirulaguntzak emateko deialdian, herri kultura tradizionalaren zabalkunde proiektuak egin ditzaten.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 26ko 34E/2018 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren kultura entitateei “Sustraiak-Raíces 2019” dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, herri kultura tradizionalaren zabalkunde proiektuak egin ditzaten. Halaber, gastua baimendu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan ezarrita dago Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko dituela aurkezten diren eskaerak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak proposatzen du batzordeko kideak izendatzea, aurkeztutako eskaeren balorazioa egin dezaten.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaluazio batzordeko kideak izendatzea, herri kultura tradizionalaren zabalkunde proiektuak egiteko kultura entitateei “Sustraiak-Raíces 2019” dirulaguntzak emateko deialdian, aurkeztutako eskaeren balorazioa egin dezaten. Honako hauek izendatzen dira:

–María del Carmen Oroz Iribarren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria. Batzordeko burua izanen da. Bera izan ezean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ainhoa Aguirre Lasa, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. Batzordekidea izanen da.

–José Vicente Urabayen Azpilicueta, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. Batzordekidea izanen da.

–Alfredo Asiain Ansorena, Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboko zuzendari teknikoa eta NUPeko irakaslea. Batzordekidea izanen da.

–Estefanía Munarriz Nuin, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua; bera izan ezean, Yolanda Osés Pérez, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da.

–Mikel Ozkoidi Pérez, Kultura Herrikoiaren Bulegoko burua; bera izan ezean, Urko Ocaña Gómez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikaria. Idazkaria izanen da.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 23an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Dori López Jurío.

Iragarkiaren kodea: F1901133