51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17E/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Astialdiko eskolek antolatu eta emandako astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteentzako prestakuntzarako laguntzen deialdia”. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaro horiek. DDBN identifikazioa: 439375.

Ikastaroen helburuak eta, kontuan hartuta Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 6.1 artikulua, gazteriaren arloan guri dagokigu gazteen eskubideak babestea, garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean askatasunez, eraginkortasunez eta gizonen eta emakumeen berdintasunean oinarrituz parte hartzearen bitartez. Orobat, 14b artikuluan, hezkuntza ez-formala hartzen da kontuan, ez arautua, pertsonen garapena errazten duena eta, batez ere, gazte langabeen eta ekintzaileen prestakuntza beharrei erantzuten diena.

Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola (NGJE) sortzea onetsi zuen uztailaren 21eko 236/1999 Foru Dekretuak. Arau horren 3. artikuluaren arabera, bere zereginak dira, besteak beste, NGJEk eta onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek sustatutako ikastaroen tituluak, diplomak eta ziurtagiriak ematea, ezartzen den aurretiazko tramitazioari jarraituz. Orobat, bere zeregina da ezartzea gazteriaren arloko jardueren eremuko tituluen ikastaroetako programak eta astialdiko eskolei onarpen ofiziala ematea eta kentzea.

Monitore edo zuzendarientzako ikastaroak eginda gazteen elkarte sareak mantendu eta garatzen dira, bai eta gazteen etorkizuneko boluntariotza sustatu ere. Gainera, gazte eta haur dinamizazioa bultzatzen da herri eta auzoetan, bai gaztetxeetan bai astialdiko espazioetan.

Gobernuak 2018ko urriaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zen, banakako ebaluazioaren araubidean, tramita zedin astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteentzako prestakuntzarako laguntzen deialdi hau. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaroak.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteentzako prestakuntzarako laguntzen deialdia onestea. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaro horiek, eta 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean amaitu beharko dute.

Kontuan izanik deialdi honetan laguntza hauek aurrekontuan diru-izendapenik baldin bada eman eta ordainduko direla.

2. 25.000 euroko gastua baimentzea, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Gazteendako prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50003- A5210-4809-232102 partidari egotziko zaiona.

Eskabideak aurkezteko aldian aurrekontu-kontsignazioa amaituz gero, gehienez A50003-A5210-4809-232100 partidako 10.000 euro gehiagorekin handitzen ahalko da deialdi honetan 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Gazteendako prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50003- A5210-4809-232102 partidaren kargura aurreikusten den gastua.

Dirulaguntzen banaketa, betiere, ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan helburu horretarako kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50003-A5210-4809-232102: Gazteendako prestakuntzarako laguntzak

2019

25.000,00

3. Baimena ematea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari aurreko puntuan onetsitako gastu igoera onesteko, kasua bada.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

Nafarroako gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko dirulaguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, aisialdiko, astialdiko eta boluntariotzako jarduerak ahalik eta baldintzarik hoberenetan egin ahal ditzaten eta prestakuntza hori jasotzeko aukera berdinak izan ditzaten.

Deialdiaren baldintzak beterik, irakastaldia 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarte bukatu duten ikastaroetarako laguntzak eskatzen ahalko dira.

Irakastalditzat hartuko da otsailaren 20ko 34/2004 Foru Aginduaren 5. apartatuan (1. eta 2. atalak) definitutako aldi teoriko-praktikoa. Aipatu foru aginduaren bidez ofizialki onarturiko Astialdiko Eskolek astialdiko zuzendari eta monitore izateko ematen dituzten ikastaroen arauak ezarri ziren.

2. Helburua.

Dirulaguntzek ikastaro hauen matrikula eskubideek dakartzaten gastuak neurri batean konpentsatzea dute helburu:

–Astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako astialdiko eskolek antolatuak eta emanak.

3. Laguntzen zenbatekoa, guztira.

Deialdi honetarako onetsitako gastua 25.000 eurokoa da, eta 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Gazteendako prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50003- A5210-4809-232102 partidari egotziko zaio.

Eskabideak aurkezteko aldian aurrekontu-kontsignazioa amaituz gero, gehienez A50003-A5210-4809-232100 partidako 10.000 euro gehiagorekin handitzen ahalko da deialdi honetan 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Gazteendako prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50003- A5210-4809-232102 partidaren kargura aurreikusten den gastua.

Dirulaguntzen banaketa, betiere, ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan helburu horretarako kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.

4. Onuradunak.

4.1. Deialdiko dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek antolatutako eta emandako monitore edo zuzendarientzako ikastaroak lehenbizikoz egiten dituzten pertsonek, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Nafarroakoa izatea edo bertan bizitzea ikastarorako edo jarduerarako matrikulatzen denean.

b) Laguntza ematean 31 urte beteak ez izana.

c) 2. oinarrian adierazitako prestakuntza ekintzetan matrikulatua egotea eta matrikula ordainduta izatea.

d) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko zerga betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ere, kitatuak izatea.

4.2. Astialdiko monitore edo zuzendari ikastaro batean lehen aldiz parte hartzen denean soilik emanen da dirulaguntza eta ez hurrengo parte-hartzeetan, edozein dela ere arrazoia: ikastaroa ez gainditzea, hura aldi baterako bertan behera uztea, eritasunagatik ez egitea, eta antzeko egoerak, gaixotasun larria izan ezik.

5. Aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkeztuko dira, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan ere.

Telematika bidez ere aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

5.2. Astialdiko monitore edo zuzendari ikastaroetan izena ematen dutenek aurkeztu behar dituzte laguntza eskaerak. Eskaera epea zabalik dago deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

5.3. Dirulaguntzarako eskaera guztiak, betiere, 2019ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

6. Dokumentazioa.

6.1. Eskaerei dokumentazio hau erantsiko zaie, eskabide orokorrarekin batera:

a) Bakarkako eskabide-orria, behar bezala betea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emana. Bertan datu pertsonalak idatziko dira.

b) Ikastaroan inskribatu eta matrikulatzeko agiria, ikasleak sinatua, kostu ekonomikoa eta ikaslea zein egunetan inskribatu den adierazita. Ordainagiria ere erantsi beharko da.

c) Ikastaroan parte hartzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

d) Nafarroan erroldatuta izatearen gaineko egiaztagiria.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (lehenago aurkeztu ez dutenentzat soilik), ikastaroan parte hartzen dutenena, laguntzarik emanez gero diru-sarrera egiteko.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko zehaztuta dauden debekuetako bat ere urratzen ez duela dioena.

g) Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren ziurtagiria, Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela frogatzen duena. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada egiaztapen hori NKGIk zuzenean egiteko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan.

h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izanen duena, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean dituela egiaztatzen duena. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada egiaztapen hori NKGIk zuzenean egiteko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

6.2. Gazteriaren Zuzendariordetzak edozein unetan egiten ahalko ditu jarraipen eta kontrolerako ikustaldiak, prestakuntza ekintzak behar bezala egiten direla eta dirulaguntza bere xede eta helbururako zuzen aplikatzen dela egiaztatzeko.

6.3. Baztertu eginen dira epez kanpo aurkezten diren eskaera guztiak, baita datu faltsutuekin igortzen direnak ere.

6.4. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdi honetan eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, parte-hartzaileei eskatuko zaie, 10 egun balioduneko epean, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzaten, eta ohartaraziko zaie, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

7. Instrukzioa, balorazioa eta zenbatekoa.

7.1. Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio laguntzak emateko proposamena, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez.

7.2. Lehen adierazitakoaren arabera, aisialdiko monitoreentzako ikastaroa egiten duenari emanen zaion laguntza ikasleak matrikulatzeko ordaindutako kostuaren %50erainokoa izanen da; gehienez ere 175 euro laguntza bakoitzeko.

7.3. Lehen adierazitakoaren arabera, aisialdiko zuzendarientzako ikastaroa egiten duenari emanen zaion laguntza ikasleak matrikulatzeko ordaindutako kostuaren %90erainokoa izanen da; gehienez ere 360 euro beka bakoitzeko.

8. Ebazpena.

8.1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu eskaerak, aurkezpenaren hurrenkeraren arabera.

8.2. Ebazpenak eman eta interesdunei jakinarazteko epea, kasua bada laguntzen zenbatekoa eta xedeak adierazita, 2 hilabetekoa izanen da eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan ebazpenak jakinarazi ez badira, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Laguntza emateko ebazpen bat ematen bada eskatzaile bat baino gehiago bilduta, ebazpenean azalduko da, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duen eskatzailea edo jasoko duten eskatzaileen zerrenda. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

8.3. Laguntzak onesteko ematen diren ebazpenetan onets daiteke, halaber, laguntzak ordaintzea, betiere eskaerarekin batera dagozkion frogagiriak aurkeztu badira.

8.4. Betiere, laguntzen zenbatekoa Nafarroako Gobernuko 2019rako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako dagoen kredituaren menpe egonen da.

8.5. Laguntzak ekitaldi ekonomiko jakin batean emateak ez du inolako eskubiderik sortzen ondorengo ekitaldietan ere laguntzak hartzeko.

8.6. Dirulaguntza emateko ebazpena Gazteriaren Zuzendariordetzako oholetan jarriko da, orok jakin dezan (Yanguas y Miranda 27, 31003 Iruña).

9. Frogagiriak.

Laguntzak ordaintzeko egitate erabakigarria da ikastaroa irakastaldiko bloke eta modulu/arlo guztietan egin eta gainditzea. Horregatik, aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

–Astialdiko eskola antolatzailearen ziurtagiria, ikastaroa irakastaldiko bloke eta modulu/arlo guztietan gainditu izana frogatzen duena, zein egun eta tokitan egin den adierazita.

Dokumentazio hori eskaerarekin batera aurkez daiteke (eta orduan, laguntza ematen duen ebazpenak hura ordaintzea ere onesten ahalko du) edo, bestela, laguntza emateko ebazpenaren ondotik. Edonola ere, 2019ko urriaren 31 izanen da hura aurkezteko azken eguna.

10. Bateragarritasuna.

10.1. Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatuek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin. Beste laguntzarik jasoz gero, interesdunak entitate laguntza emailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du. Bertan idatziko da jaso den zenbatekoa.

10.2. Deialdi honetan araututako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo xede bereko bestelako laguntzekin metaturik, ez du behin ere gaindituko ikastaroa egiteko onuradunak matrikula edo inskripzio gisa ordaindutakoa.

11. Onuradunen betebeharrak.

11.1. Laguntzak jasotzen dituztenek haien helburuetarako beharko dituzte erabili.

11.2. Aurreko ataletan xedatutakoaz gain, deialdi honetako laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Laguntza emateko eta ordaintzeko baldintza eta beharkizunak betetzen dituztela frogatzea.

b) Informazioa ematea eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eskatutako egiaztapenak egitea.

c) Laguntzaren xedea den ikastaroa finantzatzeko bestelako dirulaguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak jasoz gero, horren berri ematea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

12. Dirulaguntza ordaintzeko modua.

Frogagiriak aurkeztu ondoan emanen da ordaintzeko ebazpena, 9. oinarrian ezarritakoari jarraikiz

Emandako dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta bi hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

Dena dela, deialdi honen azken helburua da astialdiko monitorearen edo zuzendariaren titulua ateratzea da. Beraz, laguntza itzuli beharko da baldin ikastaroa ez bada gainditzen eta dagokion titulua ez bada lortzen (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoez gainera). Kasu honetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik hura itzuli behar dela erabakitzen den arte sortutako berandutze-interesa eskatzea.

13. Ez-betetzeak.

Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, edo adierazitako datuak gezurrezkoak badira, laguntza galdu, eta jasotako dirua itzuli beharko da. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik hura noiz itzuli adosten den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

14. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

15. Errekurtsoak.

15.1. Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

15.2. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, haiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko15/2004 Foru Legean xedatuarekin bat.

16. Aplikatu beharreko legeria.

Foru lege honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F1902935