51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DORRE ELORTZIBAR

Bide baten desafektazioa, trukatzeko, 5. poligonoko 229. eta 230. lurzatietan

Dorre Elortzibarko Kontzejuak, 2018ko urriaren 17an egin bilkuran eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea 910 metro koadroren desafektazioa Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 230. lurzatira sartzeko bidean, 5. poligonoko 229. lurzatiaren 926,50 metro koadrorekin trukatzeko. Desafektazioak helburua du bidearen trazadura aldatzea, Orvalaiz kooperatibak, 370. lurzatiaren jabea denak, lurzati hori itxi dezan, bertan gertatzen ari diren ekintza bandalikoak ekiditearren.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Dorre Elortzibarren, 2019ko otsailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Santiago Molinero Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1902121