51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kreditu-gehikuntzaren eta ezohiko kredituaren lotura
juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2019ko martxoaren 7an onetsi zuen Iruñeko Udalaren 2019ko Aurrekontu Luzatuaren kreditu-gehikuntzaren eta ezohiko kredituaren lotura juridikoa aldatzea.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) -Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206-, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko testuarekin batera, eta horretatik bazter geratuko dira lehenago aipatutako Osoko Bilkurak onetsitako erabakiarekin tramitazioari buru ematen dioten kreditu-sortzeak.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1903578