51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi zituen udal gehiengoak 2018ko abenduaren 28ko osoko bilkuran. Horren iragarkia 2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, baita Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da eta, horren ondorioz, argitara ematen da haren laburpena. Guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENA

1

Langileria gastuak

1.061,771,46

2

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

1.584.215,37

3

Finantza-gastuak

9.942,00

4

Transferentzia arruntak

273.857,11

6

Inbertsio errealak

868.971,73

7

Kapital-transferentziak

12.000,00

9

Finantza-pasiboak

125.605,95

GUZTIRA

3.936.363,62

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENA

1

Zuzeneko zergak

942.815,00

2

Zeharkako zergak

100.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

440.865,00

4

Transferentzia arruntak

1.451.806,03

5

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

442.077,55

7

Kapital-transferentziak

204.935,54

9

Finantza-pasiboak

353.864,50

GUZTIRA

3.936.363,62

Mendabian, 2019ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1902114