51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa, Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deikaztelun, 2019ko otsailaren 7an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1902125