51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Komunikazio ez-sexistaren arloko udal ordenantza.
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Komunikazio ez-sexistaren arloko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, aldaketaren behin betiko onespenaz. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1902127