51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 311. lurzatian. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2019ko otsailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 311. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Fernando Astiz Salak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2019ko otsailaren 12an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1902124