2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAURREGAINA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost egun naturaleko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Abaurregaineko Bake Epaitegiko bake epaile titularra edo ordezkoa izan nahi dutenek, aipatu erregelamenduaren 1.2 artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte, idatziz hala eska dezaten Abaurregaineko Udalean.
Abaurreagainen, 2019ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Fco. Javier Encaje Araña.
Iragarkiaren kodea: L1902246