51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Hondakin teknikariaren deialdiko oinarriak aldatzea
eta eskabideak aurkezteko epea luzatzea

2019ko martxoaren 7an, Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, Hondakin Teknikari deialdirako oinarrien aldaketa adostu zuen, hitzez hitz akordio hau harturik:

Baztango Udalaren zerbitzura aritzeko behin behineko izaerarekin, Hondakin Teknikariaren lanpostu deialdiaren espedientea ikusirik. 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura erkideen legearen 109. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Tokiko Gobernu Batzordeak erabakitzen du:

1. Deialdiko 5. Oinarrian agertzen den Epaimahairen osaketa aldatzea, horrela geratuz:

–Mahaiburua: Joseba Otondo, Baztango Alkatea.

Ordezkoa: Mikel Ortega, Baztango alkate ordea.

–Mahaikidea: Txomin Elgorriaga, Nafarroako Partzuergoko hondakin teknikaria.

Ordezkoa: Victor Mur, Nafarroako Partzuergoko hondakin teknikaria

–Mahaikidea: Silvia Ruiz de Larramendi, Izarbeibarko Mankomunitateko ingurumen teknikaria.

Ordezkoa: Sakanako Mankomunitateko hondakin teknikaria.

–Mahaikidea: Oscar Rubio, Izarbeibarko Mankomunitateko ingurumen teknikaria

Ordezkoa: Miguel Angel Arrastio, Erriberagoineneko hiri hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitateko kudeatzailea.

–Mahaikidea: Baztango Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Baztango Udaleko langileen ordezkaria.

–Idazkari lanetan: Baztango Udaleko idazkaria. Ahotsa izanik baina botorik ez.

Ordezkoa: Zubieta eta Iturengo Udaleko idazkaria.

2. Baztango Udaletxeko erregistro nagusian eskabideak aurkezteko epea luzatzea, 10 egun naturaleko epea izanik, aldaketa hau Nafarroko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

3. Hedapena ematea deialdi honi.

Baztanen, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1903424