39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanako euskarazko hedabideei diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 440637.

Onuradunak eta helburua:

Euskarazko hedabide baten titularra edo kudeatzailea den edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak eta kontzeptuak. Honako hauek dira:

a) Sakanan zabaltzen diren egunkari eta aldizkariak.

b) Euskaraz ohikotasunez emititzen duten irratiak.

c) Sakanari buruzko berriak Internet bidez ematen dituzten hedabideak.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko:

a) Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideak.

b) Alderdi politikoen eta sindikatuen argitalpenak.

c) Haien kideen artean banatzeko elkarte edo fundazioek egiten dituzten argitalpenak.

d) Eskola aldizkariak.

e) Udal eta mankomunitateen informazio argitalpenak.

Diruz lagundutako jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin behar dira.

Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 440637) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa:

80.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea:

Deialdia argitaratzen den egunetik 2019ko martxoaren 29ra arte.

Lakuntzan, 2019ko otsailaren 20an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1902506