39. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, udako euskarazko kanpaldietan parte hartu duten haur eta gazteendako diru-laguntzena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 440651.

Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen oinarrien helburua da euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak diruz laguntzea.

Deialdi honetan sartzen dira 2019an eginen diren kanpaldiak. Horretarako ezaugarri hauek izan behar dituzte:

a) Euskarazko kanpalekuak izatea, haurrei eta gazteei zuzenduak.

b) Kanpaldiak 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) artean iraun behar du, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.

Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Sakanako Mankomunitateak zuzenean edo zeharka kudeatutakoak, baita haren diru-laguntza jasotzen dutenak ere.

b) Txangoak edo bidaiak.

c) Barnetegirik behar ez duten kirol kanpusak.

d) Barnetegirik behar ez duten hiriko kanpaldiak edo kanpaldi irekiak.

Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 440651) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa:

7.500 euro.

Eskaerak aurkezteko epea:

Aurkezteko epea 2019ko irailaren 27an amaituko da.

Lakuntzan, 2019ko otsailaren 20an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1902504