157. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Esteribar

Deialdia, dirulaguntzak emateko, jarduera soziokulturalak antola daitezen 2025. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 847613.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/847613).

2025eko maiatzaren 29ko Osoko Bilkuraren erabakia. Erabaki horren bidez, 2025. urtean jarduera soziokulturaletarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren.

Deialdi honen helburua da Esteribarren eginkizun egonkorra duten eta udalaren ekintza osatzen duten tokiko elkarteak ekonomikoki laguntzea. Diruz lagundu daitezkeen egitasmoak 2025ean Esteribarko herritarrei zuzendutako gizarte eta kultura-jarduerak eta euskara sustatzekoak izanen dira, ibarreko gizarte bizitzan parte hartzea sustatzen dutenak.

Esteribarren, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2509983