253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2019ko azaroaren 20ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Biltzarraren 2019ko aurrekontu orokorrean 1/2019 aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarrei buruzkoa.

Iragarkia 2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Juntako iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1 2110 16000.–“Gizarte Segurantza lan-kontratudunak”: 7.200,00 euro.

1 2110 16105.–“Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileen Gizarte Segurantza”: 5.000,00 euro.

1 4121 13100.–“Aldi baterako lan-kontratudunen soldatak”: 10.500,00 euro.

1 4121 14300.–“Langileen soldata”: 8.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.700,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2019ko abenduaren 23ean.–Burua, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1916166