253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2019ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Batasunaren aurrekontu orokorrean 1/2019 aldaketa egiteko espedientea; kreditu-gehigarria gaituko da.

2019ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketaren xehetasuna:

1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

9200 120000.–“Idazkariaren ordainsaria”: 13.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

46200.–“Transferentzia, Doneztebeko Udala, Elgorriagako Udala eta Batzordea”: 13.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete beharrez, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2019ko abenduaren 27an.–Udalen Batasuneko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1916165