253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esan, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1915905