253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2020rako zerga-tasak

Esako Udalak, 2019ko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan lege bereko 64. artikuluari buruz ezarritakoan oinarrituz. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (lizentzia fiskala): 1,4 ponderazio indizea.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbaliokoa): karga-tasen eskalan (aplikatu beharreko koefizientea), %50 murrizten dira abenduaren urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legean ezarritako koefizienteak. Hain zuzen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legea aldatu zuen lege horrek. Karga-tasak minimoa izaten jarraituko du; %8koa, alegia.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

TASA

20 urte edo hortik gora

0,32

%8

19 urte

0,28

%8

18 urte

0,22

%8

17 urte

0,15

%8

16 urte

0,08

%8

5 eta 15 urte artean

0,03

%8

4 urte

0,1

%8

3 urte

0,14

%8

2 urte

0,09

%8

Urtebete

0,05

%8

Urtebetetik behera

0,05

%8

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esan, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1915904