253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa enpresa mintegiaren erabilerak eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2019ko abenduaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Eguesibarko Udalaren enpresa mintegiaren erabilerak eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da; epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1915881