253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2020rako zerga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2019ko abenduaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen ezartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,27.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izango da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa. Kuota zehazteko zerga-tasa: %.8,28.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1916232