253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2020rako aldaketak ordainarazpenen eta prezio publikoen ordenantzetan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2019ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an, baita Udalaren ediktu-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baitira– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko abenduaren 2an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

1.–Ordainarazpenak

4. ord.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

20. artikuluan beste paragrafo bat gehitzea; hona hemen testua: “Salbuespenez, pasabidea dagoen kalearen ezaugarriak aintzat harturik, pasabide horren zabalera handitzen ahalko da, ibilgailuak sartzen eta ateratzen ahal izateko, edo pareko espaloiaren ondoan aparkatzea ere debekatzen ahalko da.”

5. ord.–Ordenantza fiskala, eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituena.

11. artikuluko 2. puntuan d) letra gehitzea; hona hemen testua: “Hautesle-elkarteak, hautagai-zerrendak edo alderdi politikoak, hauteskunde kanpainarako ezarritako aldiaren barruan.”

12. ord.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko.

4. artikuluan e) letra gehitzea, eta oraingo e) letra aurrerantzean f) letra izatea; hona hemen testua:

e) Zerbitzu ofizialeko ibilgailuak, behar bezala identifikatuak, Estatu, autonomia erkidego edo toki entitate bateko erakundeenak, baldin zuzenean beren eskumeneko zerbitzuetarako ez beste deusetarako badira, zerbitzu horietan ari direnean.

21. ord.–Ordenantza fiskala, ekipamendu soziokulturalak (gizarte etxeak eta gazteentzako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Tarifen koadroan, honako hau aldatzea: “3. tarifa. Gazteentzako Udal Aterpetxea erabiltzea, pertsona eta gau bakoitzeko”. Honela geratuko da:

1.–Ostatua eta gosaria.

30 urtetik beherakoak, gazte txartelarekin: 17,50 euro gauko.

30 urtetik gorakoak: 18,50 euro gauko.

Aterpekide txartelarekin: 17,50 euro gauko.

3 urtekoak edo hortik beherakoak: dohainik.

Heldu-taldeak (16 lagun gutxienez): 16,00 euro bakoitzak gauko.

13 urtetik beherako adingabe-taldeak (16 lagun gutxienez): 15,00 euro bakoitzak gauko.

Aisialdiko eta ikastetxeetako taldeak (16 lagun gutxienez): 15,00 euro bakoitzak gauko.

Erromesak (behin erabiltzeko izarak barne): 12,00 euro gauko.

Izara-jokoa: 3,50 euro gauko.

Eskuoihal-jokoa: 2,00 euro gauko.

Okupatu gabeko ohea: 5,00 euro gauko.

23. ord.–Ordenantza fiskala, Udalaren etxeko laguntza zerbitzuen (ELZ) tasak arautzen dituena.

8. artikuluko (Tarifak) 3. puntuko d) letrari eta 6. puntuari idazketa berria ematea; hona hemen testua:

“8. artikulua. 3.d) Laguntza-orduaren egiazko kostua urtero eguneratuko da, aintzat hartuz Nafarroako Gobernuak ezarritako aplikazio modulua udal ELZren laguntza jasotzen duten mendeko pertsonentzako dirulaguntzarako.”

“8.6. artikulua: jaki prestatuei (bazkariak eta afariak) dagozkien tarifak kalkulatzeko, aintzat hartuko da Ordenantza honen 6. artikuluan (Balioztapen irizpideak) ezarritakoa.”

32. ord.–Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7. artikuluko ehunekoa aldatu, eta % 17,66 ezartzea.

38. ord.–Ordenantza fiskala, ordaindu beharreko tasak arautzen dituena Udalaren artxibo, liburutegi eta hemerotekako materiala kopiatzeko zerbitzuak emateagatik.

5. artikuluko tarifetan aldaketak egitea: I., III., IV. eta V. tarifak aldatu, eta zenbatekoak eguneratzea.

I. AGIRIAK FOTOKOPIATZEA ETA INPRIMATZEA

1) DIN A-4 tamainan fotokopiatzea eta inprimatzea

a) Alde bat

0,14 euro

b) Bi alde

0,20 euro

2) DIN A-3 tamainan fotokopiatzea eta inprimatzea

0,20 euro

II. PLANOEN FOTOKOPIAK

1) 1 m² artekoak

5,25 euro

2) m² bakoitzeko edo metro koadro bat baino handiagoa den zati bakoitzeko

3,15 euro

III. KOPIA DIGITALAK

A.–Agiriak

1) Irudi digitalizatua bikoiztea

0,35 euro

2) Irudia digitalizatzea

0,65 euro

3) Irudia bereizmen handiz digitalizatzea

5,00 euro

B.–Argazkiak

1) Irudi digitalizatua bikoiztea

3,00 euro

2) Irudia digitalizatzea

1,50 euro

3) Irudia bereizmen handiz digitalizatzea

8,00 euro

C.–Euskarri digitalean grabatzea

1,50 euro

IV. ERREPRODUKZIO ESKUBIDEAK

1) Erakusketak, diapositiba proiekzioak, ikus-entzunezkoak eta kidekoak (irudi bakoitzeko)

20,00 euro

2) Argitalpen inprimatuak (liburuak, aldizkariak, prentsa, katalogoak, etab.)

a) Katalogoaren barneko orria

20,00 euro

b) Katalogoaren azala

50,00 euro

3) Kartelak, horma-irudiak, lokalen dekorazioa, posterrak, etiketak eta kidekoak

100,00 euro

4) Webeko ilustrazioak

20,00 euro

V. POSTAZ EDO POSTA ELEKTRONIKOZ IGORTZEA *

1) Postaz

a) 10 orri arte

2,10 euro

b) Gainerako 10 orriko multzo bakoitzeko

1,50 euro

2) Posta elektronikoz

0,50 euro

(*) Kasua bada, batuko dira egindako jarduketa bakoitzari dagozkion zenbatekoak.

2.–Prezio publikoak

Tudela-Cultura Enpresa Entitate Publikoaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

–2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran hartu zen erabakia betez, ordenantzaren testuan EEParen izena aldatzea, lehengo “Castel Ruiz” izenaren ordez, “Tudela-Cultura” izen berria jarririk.

–16. artikuluan (Ordaintzera behartuak) kasu berria gehitzea, erretiratuentzat jasotzen diren murriztapenen barruan; hona hemen testua: “Erretiratuei, behar bezala frogatzen badute, eta 65 urtetik gorakoei”.

–19. artikuluko (Prezio publikoak zerbitzuak emateagatik) b) letrari idazketa berria ematea; hona hemen testua:

“Erakusketa aretoak, gelak eta EEParenak diren beste leku batzuk erabiltzea (langileen eta garbiketaren gastuak eskatzaileen kontura izanen dira), baita kasu horietarako sarrera salmentako zerbitzuak ere”.

–I. eranskinean: Prezio publikoak (jarduera antolatuak).

Jarduera berria gehitzea, baita haren prezioa ere; hona hemen testua:

“Udalaren Jota Eskola: 15 euro urteko ikastaroan izena emateagatik”.

–II. eranskinean: prezio publikoak zerbitzuengatik:

Moncayo zinema erabiltzeak duen prezioa aldatzea eta prezio berriak gehitzea, modalitate jakin batzuetan hirugarren batzuek sarrerak saltzeari dagokionez; hona hemen:

“Moncayo zinema erabiltzea:

225,00 euro eguneko gehi bidezkoa den BEZa.

Horrez gain, hirugarren batzuek sarrerak saltzeko zerbitzua ordaindu beharko dute eskatzaileek, modalitate hauetako batean:

1.–Aurrez aurre (Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua, HAZ) eta/edo Internetez, Tudela-Culturaren sistemaren bidez: 0,38 euro ematen den sarrera bakoitzeko gehi bidezkoa den BEZa.

2.–Norberaren kabuz: eskatzaileak sarrerak bere kabuz saldu nahi baditu, Tudela-Culturak inprimatuko ditu sarrerak, lokalaren edukiera errespetatzen dela segurtatzeko, eta horregatik 100,00 euro kobratuko dira, gehi bidezkoa den BEZa.

3.–Norberaren kabuz+Internetez: eskatzaileak sarrerak bere kabuz eta Internetez saltzea erabakitzen badu (azken kasu horretan, Tudela-Culturaren sistema erabiliz), ondokoa ordaindu beharko du.

3.1. 0,38 euro ematen den sarrera bakoitzeko gehi bidezkoa den BEZa, Interneteko sistemaren bidez saltzen diren sarrerengatik.

3.2. 50,00 euro (gehi bidezkoa den BEZa) bere kabuz salduko dituen sarrerak inprimatzeagatik, sarrera kopurua edozein izanik ere.”

Gaztambide antzokia erabiltzeak duen prezioa aldatzea eta prezio berriak gehitzea, modalitate jakin batzuetan hirugarren batzuek sarrerak saltzeari dagokionez; hona hemen:

“Gaztambide antzokia erabiltzea:

1.840,00 euro egunean saio bat egiteagatik gehi bidezkoa den BEZa.

3.220,00 euro egunean bi saio egiteagatik gehi bidezkoa den BEZa.

Horrez gain, hirugarren batzuek sarrerak saltzeko zerbitzua ordaindu beharko dute eskatzaileek, modalitate hauetako batean:

1.–Aurrez aurre (Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua, HAZ) eta/edo Internetez, Tudela-Culturaren sistemaren bidez: 0,38 euro ematen den sarrera bakoitzeko gehi bidezkoa den BEZa.

2.–Norberaren kabuz: eskatzaileak sarrerak bere kabuz saldu nahi baditu, Tudela-Culturak inprimatuko ditu sarrerak, lokalaren edukiera errespetatzen dela segurtatzeko, eta horregatik 200,00 euro kobratuko dira, gehi bidezkoa den BEZa.

3.–Norberaren kabuz+Internetez: eskatzaileak sarrerak bere kabuz eta Internetez saltzea erabakitzen badu (azken kasu horretan, Tudela-Culturaren sistema erabiliz), ondokoa ordaindu beharko du.

3.1. 0,38 euro ematen den sarrera bakoitzeko gehi bidezkoa den BEZa, Interneteko sistemaren bidez saltzen diren sarrerengatik.

3.2. 100,00 euro (gehi bidezkoa den BEZa) bere kabuz salduko dituen sarrerak inprimatzeagatik, sarrera kopurua edozein izanik ere.”

Prezioa gehitzea sarrera salmentako zerbitzu berri batengatik, “Tudela-Cultura” EEPak kudeatzen dituen beste leku batzuk modalitate jakin batzuetan erabiltzen direnean; hona hemen:

“Sarrera salmentako zerbitzua Tudela-Cultura EEPak kudeatzen dituen beste leku batzuk erabiltzen direnean.

1.–Aurrez aurre (HAZ) eta/edo Internetez, Tudela-Culturaren sistemaren bidez: 0,38 euro ematen den sarrera bakoitzeko gehi bidezkoa den BEZa.

3. Indargabetzea “Muñoz Sola arte modernoko museoan sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala” (36. ordenantza), 2003ko abenduaren 26an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik behin betiko onetsitakoa.

Iragarkiaren kodea: L1915518