253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2020rako aldaketak “Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan”. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2019ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an, baita Udalaren ediktu-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko abenduaren 2an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

Tarifak

1. Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak:

A) Lehorreko lurrak:

1. mailakoak: 1,66 euro/erregu.

2. mailakoak 1,25 euro/erregu.

3. mailakoak 0,60 euro/erregu.

B) Ureztalurrak:

1. mailakoak: 28,42 euro/erregu.

2. mailakoak 26,10 euro/erregu.

3. mailakoak 16,35 euro/erregu.

2. Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak: aurreko tarifak, %50 handituta.

3. Montes de Cierzo I eta Valdetellasko ureztalur berriak: 28,42 euro/erregu.

4. Montes de Cierzo IIko ureztalur berriak: 36,01 euro/erregu”.

Iragarkiaren kodea: L1915517