253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Tirapuko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eta eranskinean ematen da zehaztuta.

Tirapun, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

ERANSKINA

2020ko plantilla organikoa

–Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak ematen dituen langileria zerbitzuak:

–Idazkaria: kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Administraria: C maila (C mailan integratua, Enplegu publikoa hobetzeko akordioaren ondorioz). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Iragarkiaren kodea: L1916054