253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen duen ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluarekin bat, honako hauen ordezkariak kontseiluko kide izanen dira gizarte zerbitzuen gaietan eskumena duen departamentuko titularrak ordezten ez dituen artean, egin beharreko proposamena jaso ondoren: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak, toki entitateenak, Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioarenak, ordezkaritza handiena duten enpresenak eta sindikatuenak eta unibertsitateenak. Lehenago izendaturiko kideak aldatzeko proposamenen bat jaso da.

Bestalde, foru dekretu horren 11. artikuluaren arabera, ordezkoak izendatzen ahal dira titularra ez dagoenean aritzeko.

Horrenbestez, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea:

–Eduardo Mateo Miranda jauna, ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteek izendatua.

–María Soledad Vicente Yoldi andrea, UGTk izendatua ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izateko. Augusto Paredes Antón jauna izanen da haren ordezkoa.

2. Ángel Pardo Urdin jauna izendatzea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko ordezko kide, Ilundain Fundazioak izendatua eskubide sozialen arloko ekimen pribatuko entitateen ordezkari izateko, adingabetasun arloan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M. Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1915885