253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, araudi aplikagarriaren arabera, hau da, jarraikiz xedatuari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko Etxeko iragarki-taulan oholean argitaratzen da eta espedientea jendaurrean jartzen, bizilagun eta interesdunek, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, alegazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten. Aditzera ematen da jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Tebasen, 2019ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1916176