253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Kontzeju honen ediktuen taulan agerian edukita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Tebasen, 2019ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1916175