253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020rako karga-tasak

Udalbatzak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“Kontuan harturik komeni dela lurraren gaineko kontribuzioaren 2020ko karga-tasa aldatzea, balorazio txosten berria aplikatzeak eragindako likidazio-oinarrien minorazioa konpentsa dadin karga-tasa handituz eta, gainera, aipatu zergaren likidazioa %4 handitu dadin 2020ko ekitaldirako, horrek guztiak ahalbidetuko baitu gastu publikoa ordaintzea, zeina handituko dela aurreikusten baita langileen lansarien eta zor publikoaren amortizazioaren igoeragatik.

Kontuan harturik komeni dela ondoko zerga hauen tasak eta tarifak mantentzea: ekonomia-jardueren zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, 2020ko ekitaldirako, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Hori guztia, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/04 Foru Legean xedatutakoarekin.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2019ko abenduaren 9ko irizpena eta Kontu-hartzailetzaren 2019ko azaroaren 29ko txostena.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Egungo indize-eskala mantentzea 2020rako, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei aplikatzeko.

Balio eremuak

03HC-04HC

06CC-07CC

01HC-02HC-05CC-08AA- 09AA-10AA-11UU-

12II-13II-14OO-00DD

Indizeak

1,40

1,38

1,36

1,32

Bigarrena.–Karga-tasa hau onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

–%0,332 urtean.

Hirugarrena.–Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2020an:

Zerga-oinarria = obra gauzatzeko aurrekontua.

Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beheitikoa bada: %3,1.

Aurrekontua 2.500 eurotik gorakoa bada: %5.

Laugarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren ondorioetarako, 2020. urterako mantentzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak, lurren balioaren gainean aplikatzeko.

Bosgarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko, mantentzea honako karga-tasa hauek:

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA

TASAK

1-2-3

%9

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20

%12

Seigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.”

Administrazio egintza honek administrazio bideari amaiera ematen dio, eta honako errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1916304