253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Informazio batzordeetako burutzak beste batzuen esku uztea

2019ko ekainaren 27an, Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Honako zinegotzi hauek eskuordetzea ondoren adierazi diren informazio batzordeetako burutzetan aritzeko:

–Herritarren Segurtasuneko, Trafikoko eta Azpiegituretako Batzordea. Burutza eskuordetzen diot Oskar Fayanás Bernat zinegotziari.

–Gizarte Gaietako, Osasuneko eta Ingurumeneko Batzordea. Burutza eskuordetzen diot Susana Garralda Pérez zinegotziari.

–Hirigintza, Etxebizitza, Obra, Nekazaritza eta Gai Orokorretako Batzordea. Burutza eskuordetzen diot Roberto Matxín Iturria zinegotziari.

–Komunikazioko, Parte-hartzeko, Industriako, Merkataritzako, Turismoko eta Gazteriako Batzordea. Burutza eskuordetzen diot Mikel Mayayo Lacosta zinegotziari.

Bigarrena.–Gainerako batzordeetan jarraituko dut burutzari dagozkion eskumenak erabiltzen, legeak esleitzen dizkidanean, alegia:

–Ogasuneko, Kontuen Batzorde Bereziko eta Giza Baliabideetako Batzordea.

–Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Bestetako Batzordea.

Zangozan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915601