253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Alkatetzaren eskuordetzea

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da Olorizko Udaleko Alkatetzak 2019ko abenduaren 10ean emandako 42/2019 Ebazpenaren laburpena, zeinak jorratzen baitu espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzea, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Aintzat harturik esleiturik ditudan eskumenak, Oloritzen etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren arabera (ordenantza hori argitaratu zen 2015eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an).

Ikusirik nire etxebizitzan obra bat egin dudala, aipatu laguntzen onuradun bihur nazakeena.

Ikusirik eskumen horiek eskuordetzeko ahalmena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta y 23.4 artikuluen arabera.

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–José Javier Armendáriz Recalde alkateordeari eskuordetzea Oloritzen etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzen ebazpenak emateko dudan eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta haren berri Osoko Bilkurari ematea hurrengo bilkura arruntean, adierazirik aukeran errekurtso hauek jar ditzakeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.”

Oloritzen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1915978