253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Udalaren Kirol Patronatuaren estatutuetan. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Noaingo Udalaren Kirol Patronatuaren estatutuen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Noain Elortzibarren, 2019ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1915562