253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia ZO-1.14 eremuan, katastroko
6. poligonoko 1714. lurzatian. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko azaroaren 28ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, kale Nagusiko 11ko jabeen erkidegoak sustaturik. Xedea da aldatzea baimendutako solairu kopurua katastroko 6. poligonoko 1714. lurzatian, baimena emanez honako hauetarako: beheko solairua, hiru goiko solairu eta atikoa etxebizitzarako, gaur egun baimenduak daudenen aldean (behekoa, hiru goiko solairu eta atikoa, trasteleku gisa erabiltzeko).

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Mendabian, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1915316