253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2019ko 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, Luzaideko Udaleko jarduneko Kudeaketa batzordeak 2019ko ekitaldiko 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten dituen erabakia. Legez ezarritako jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

1.1350.6230001.–Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkeko kaskoetako linternetarako euskarrien hornidura: 680,40 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508009.–Barne Departamentuaren 2019ko dirulaguntza, Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkeko inbertsioetarako: 680,40 euro.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

1.1350.6230002.–Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkerako aparrezko itzalgailuen hornidura: 800,00 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508009.–Barne Departamentuaren 2019ko dirulaguntza, Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkeko inbertsioetarako: 800,00 euro.

4/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

1.1350.6230003.–Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkerako erlekari-buzoen eta liztor asiarrekiko esku-hartzeetarako pertiken hornidura: 3.500,00 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508009.–Barne Departamentuaren 2019ko dirulaguntza, Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkeko inbertsioetarako: 3.500,00 euro.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

1.1350.62400.–Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkeko erreskaterako beldar-makinetarako osasun-ekipamenduaren hornidura: 893,46 euro.

Honela finantzatuta:

1.7508009.–Barne Departamentuaren 2019ko dirulaguntza, Luzaideko Suhiltzaile boluntarioen parkeko inbertsioetarako: 893,46 euro.

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1.4121.6920001.–Jarduketak mendi-larreetan: Partida horren kreditua 2.113,72 euro gehitu da.

Honela finantzatuta:

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 1.121,36 euro, gastuen partida honetatik: 1.4121.1600001, Mendi-larreetako peoiaren Gizarte Segurantza.

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 387,31 euro, gastuen partida honetatik: 1.4121.1310003, Mendi-larreetako peoiaren ordainsariak.

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 605,05 euro, gastuen partida honetatik: 1.4540.6000002, Larrialdiko obrak bideetako luiziengatik.

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1.1650.6920002.–Toki Inbertsioetarako Planeko obrak Elizaldea kaleko argiteria publikoa berritzeko: Partida horren kreditua 591,15 euro gehitu da.

Honela finantzatuta:

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 591,15 euro, gastuen partida honetatik: 1.1533.2100001, Kaleen, auzoetako errepideen eta hirigunearen kontserbazioa eta mantentze-lanak.

8/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1.4540.6000000.–Toki Inbertsioetarako Planeko obrak Pekotxeta auzoko 1. bidean: Partida horren kreditua 11.850,00 euro gehitu da.

Honela finantzatuta:

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 4.000,00 euro, gastuen partida honetatik: 1.1533.2100001, Kaleen, auzoetako errepideen eta hirigunearen kontserbazioa eta mantentze-lanak.

Beheratzea, deuseztatzeagatik, 7.850,00 euro, gastuen partida honetatik: 1.4540.6000002, Larrialdiko obrak bideetako luiziengatik.

Luzaiden, 2019ko abenduaren 19an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1916398