253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2019. ekitaldiko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2019KO AURREKONTUAREN 2/2019 ALDAKETA

Kreditu gehikuntza

GASTUAK:

3269 4890002 kontu-saila.–Iruñeko ikasleen garraioa. Zenbatekoa: 5.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000,00 euro.

2019KO AURREKONTUAREN 3/2019 ALDAKETA

Kreditu gehikuntza

GASTUAK:

3269 480001 kontu-saila.–Leitzako ikasleen garraioa. Zenbatekoa: 13.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.000,00 euro.

Larraunen, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1915690