253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2020rako karga-tasak

Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,11 izanen da.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakion aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanan, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L1916090