253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2020rako zerga-tasak

Txulapaingo Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkuran, 2020rako zerga-tasak onestea erabaki zuen. Hauek dira:

1.–Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,14.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3,5.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indize hau aplikatuko da: 1,1.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan xedatuarekin eta abenduaren 27ko 19/2017 Legeak ekarri zuen erreformarekin bat etorriz, zera erabaki da:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Karga-tasa: % 8.

5.–Tasa hauek ere onestea:

Usiko ur zerbitzua: Kontagailuagatik, gutxieneko kuota, hilean: 1,80 euro.

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean:

–0-10 m³: 0,50 euro.

–10-20 m³: 0,75 euro.

–20-30 m³: 1,00 euro.

–30-50 m³: 1,50 euro.

–50 m³ baino gehiago 2,00 euro.

–Gainerako hilabeteetan: 0,50 euro/metro kubikoa.

TARIFAK ETA TASAK

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak

Oin berriko eraikinak: 120,20 euro/etxebizitza.

Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.

Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

1.–Agiriak:

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,20 euro.

–DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 1,00 euro.

b) Agirien konpultsa:

–Konpultsatu beharreko agirien lehenengo orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak.

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

d) Katastroko orriak.

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

2.–Ziurtagiriak:

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren % 100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro, ziurtagiri bakoitzeko.

Jendea salbuetsirik egonen da ziurtagiriak luzatzeko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3.–Arma txartelen tramitazioa:

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4.–Ahalmenak askiestea:

–Askieste bakoitza: 2,00 euro.

5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

–Ordenantzak, ale bakoitza: 2,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 2,00 euro.

6.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea:

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

7.–Zenbait tramite:

–Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak: iragarkien zenbatekoa.

–Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birzatiketak, xehetasun-azterketak, urbanizazio proiektuak, hiri unitateak zatitzea eta abar): iragarkien zenbatekoa.

Ezkontza zibila tramitatzeko tasak

150,00 euro erroldatuak ez daudenentzat.

50,00 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.

Agur zibilak egiteko lokalen lagapenaren tasak

50,00 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.

150,00 euro erroldatuak ez daudenentzat.

Ingurumeneko txostenak egiteko, jarduera sailkaturako eta irekitzeko lizentzia eskuratzeko, hirigintzako txostenak eta espedienteak egiteko eta obra lizentziak tramitatzeko tasak

–Jarduera sailkatuaren espedienteak: txostenen kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: txosten teknikoen kostua.

–Obra lizentzien tramitazioa:

  • Obra gauzatzeko aurrekontua 0,00 eurotik 100.000,00 euro bitartekoa bada, 75,00 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
  • Obra gauzatzeko aurrekontua 100.000,00 eurotik 600.000,00 euro bitartekoa bada, 100,00 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
  • Obra gauzatzeko aurrekontua 600.000 eurotik gorakoa bada, 150,00 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.

–Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 50,00 euro.

–Lurzatiketa lizentziak: txostenaren kostua.

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: txostenaren kostua.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Markalainen (Txulapain), 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1915539