253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2020rako karga-tasak

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2019ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2020rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1370.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1915876