253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, Apustu-lokalei eta ausazko jokoei buruzkoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Apustu-lokalei eta ausazko jokoei buruzko ordenantza bai eta ludopatia prebenitzeko neurriak ere. (1361/2019 espedientea).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Uharten, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1915618