253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urterako plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Getze Galarren, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1916229