253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2020ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zituen kontribuzioen eta zergen 2020rako karga-tasak.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Espedienteak interesdunen eskura egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik zenbatzen hasita, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Kasedan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1916239