253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak 276.ari buruz xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Kasedan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1916238