253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Kasedan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1916237